Mikel Olaizolak kantatu zituen bertsoekin hasi zen Arnaldo Otegiri elkartasuna adierazteko ekitaldia. Angel Ugarteburuk hartu zuen hitza ondoren, eta Plaza Handira hurbildu ziren herritar guztiei agertu izana eskertu zien, antolatzaileen izenean. Udaberrian eta udan antolatu dituzten ekintzetako azkena izan zela azaldu zuen Ugarteburuk eta ekintza horiek udazkenean izango dutela jarraipena aurreratu zuen. Elkartasun argazkia atera zuten gero Bolatokian.
∞Lotura duten argazkiak:
- Otegi aske uzteko eskatzeko plataforma aurkeztu dute (2010-05-17)
- Arnaldo Otegiren aldeko mozioa onartu du Osoko Bilkurak (2010-05-28)