Goiko bideoaren amaieran ikus ditzakezuen adierazpenetan argi laga zuen moduan, garaipenaren bila ateratzeaz gain, errekorraren bila ere atera zen Iñigo Lariz 26. Nahaste Borraste proban. Bizikletako proban bera izan zen indartsuena, eta hamar segundoko aldea atera zion Jorge Gonzalezi, honek baina, 25 kiloko zakua arinago eraman zuen bizkar gainean eta galdutako denbora berreskuratu zuen. Hala, elkarrekin hasi zuten antxintxika egin beharreko azken proba. Larizek indartsu ikusi zuen bere burua eta Gonzalez atzean lagatzea erabaki zuen, Conderen errekorra hobetzeko moduan egon zitekeela pentsatu baitzuen. Aurrera egin eta berehala barea sartu zitzaion ordea, eta erritmoa jaitsi behar izan zuen. Txakalaldia aprobetxatuz, Larizen pareraino ailegatu zen, beste behin, Jorge Gonzalez. Biak elkarrekin ailegatu ziren azken txanpanra, baina Errosario kalean jo zuen Larizek azken eraso erabakiorra eta bakarrik sartu zen Plaza Handiko helmugan.
- Ikus hemen sailkapenak (PDF)
•Argazkiak:
|
|
|
|