San Pedro jaiak ospatzen dihardute Idotorben

elgoibarren.net 2010ko eka. 29a, 10:16

{vimeo}12943161{/vimeo}
Atzo hasi ziren San Pedro jaiak Idotorbe auzoan eta gaur, ekainak 29, San Pedro Eguna ospatzen dihardute. Goizeko 11:00etan meza nagusia ospatu dute, eta ondoren Goikoetxe, Saizar, Zahatzu eta Armuetak eskainitako hamaiketakoa dastatu ahal izan dute bertaratutakoek. Meza hasieran, ohitura zaharrari eutsiz, santuaren prozesioa egin dute eliza aurrean. (bideoa eta egitaraua dauzka)


1706639601738 San Pedro jaiak ospatzen dihardute Idotorben

 
 Eguerdiko 13:00etan Lagunak pilota elkarteak antolatutako pilota partidak jokatuko dituzte auzoko frontoian. Auzotarren eta jubilatuen bazkaria, berriz, 14:00etan hasiko da. Egun guztian zehar Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariek girotuko dute jai giroa. Jaiek barixakuan (uztailak 2) izango dute jarraipena eta domekan amaituko dira. Ikusi egitaraua ondoko taulan klik eginez.
 

1706639601812 San Pedro jaiak ospatzen dihardute Idotorben

1706639601883 San Pedro jaiak ospatzen dihardute Idotorben

1706639601946 San Pedro jaiak ospatzen dihardute Idotorben