Bideoa: Greba orokorraren jarraipena Elgoibarren

elgoibarren.net 2010ko eka. 29a, 14:23

{vimeo}12942366{/vimeo}Euskal gehiengo sindikalak Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurka deitutako greba orokorrak eragina izan du Elgoibarren. Egun osoko lanuztea izan arren, goizeko 11:00etatik aurrera igarri da, batez ere, grebaren eragina herriko erdigunean, denda eta taberna ia denek itxi dituzte-eta ateak ordu horretan. Industriguneetan pertsianak behera jaitsita zituzten lantoki gehienek.