Mendian hildako pertsona baten gorpua ekarri dute helikopteroz Mintxetara

elgoibarren.net 2010ko eka. 29a, 15:37

Ertzaintzaren helikoptero bat lurreratu berri da Mintxetan, mendian hildako pertsona baten gorpuarekin. Han, funerariako auto bat zegoen zain, gorpua jasotzeko. Lehenengo informazioen arabera, mendian bihotzekoak jota hildako pertsona baten hilotza da helikopteroan ekarri dutena, baina Ertzaintzak ez du jakinarazi oraindik ezbeharra non gertatu den, eta ez du hildako pertsonaren gaineko informaziorik eman. Berri gehiago izan ahala, osatuko dugu albistea.