Soraluzeko gizon bat bihotzekoak emanda hil da Karakaten

elgoibarren.net 2010ko eka. 30a, 09:22

 
Soraluzeko bizilaguna zen atzo (ekainak 29) Karakateko tontorretik gertu bihotzekoak emanda hil zen gizona. Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, 12:00ak inguruan hil zen 53 urteko gizonezkoa. Helikopteroz jaitsi behar izan zuten gorpua eta Mintxetan lur hartu zuen gero, 15:30ak inguruan, gorpua jasotzeko funerariako autoa zain zuen-eta bertan.



Lotura duten albisteak: