Bigarren
pintxo lehiaketa estreinakoa adinakoa edo are arrakastatsuagoa izan
da. Antolatzaileek adierazi dutenez parte hartu duten hamabi tabernek
500 pintxo saldu zituzten batez beste joan zen eguenean eta barixakuan.
Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, 5.480 boto zenbatu dituzte aurten eta lehiaketan parte hartu duten ostalaritzako establezimendu guztiak (Gorbea, Ametsa, Iturri, El Gautxo, Gabi, King-Kong, Salento, Madigan´s, Lojantzi, Lanbroa, Iriondo eta Txarriduna) pozik daude lehiaketak izan duen harrera eta arrakastarekin, taberna ia denek salmenta handiak izan dituzte-eta. Taberna batzuetan 800 pintxo saltzera ailegatu dira, baina batez beste 500 bat pintxo saldu ditu taberna bakoitzak lehiaketak iraun duen bi egunetan.
Udalak antolatu duen lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: batetik, sektorea indartzea, eta bestetik, ostalaritzako esparruan euskara bultzatzea (pintxoei buruzko informazio guztia euskaraz argitaratu da).

∞Lotura duten albisteak:
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)