Kalejiran irtengo da gaur Udal Musika Banda, orain 125 urte estreinakoz egin zuen moduan

elgoibarren.net 2010ko uzt. 1a, 11:47

{vimeo}12974613{/vimeo}1885eko uztailaren 1ean jo zuen estreinakoz Elgoibarko Udal Musika Bandak jendaurrean. Gaur, 20010eko uztailaren 1ean, hortaz, 125 urte bete ditu. Ildefonso Lizarriturrik sortu zuen banda eta hamalau lagunek osatzen zuten kalera irten zen lehen talde hura. Urteurrena ospatzeko kalejiran irtengo dira, gaur, Udal Musika Bandako egungo kideak, 20:00etatik aurrera. Astebururako ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte (egitaraua dauka). Goiko bideoan “Elgoibarko Udal Musika Bandaren historia 1885-2010”, Pello Arrieta historialariak idatzi duen liburutik hartutako argazki sorta ikus dezakezue. Zapatuan egingo dute liburuaren aurkezpena.



EGITARAUA

Uztailaren 1ean:
  • 20:00etan Urteurrenaren eguna ospatzeko, Elgoibarko Udal Musika Bandaren kalejira.

Uztailaren 3an:
  • 1706639599518 Kalejiran irtengo da gaur Udal Musika Banda, orain 125 urte estreinakoz egin zuen modu

    12:00etan Udaletxeko Areto Nagusian, Pello Arrieta Soraizek idatzitako “Elgoibarko Udal Musika Bandaren Historia” liburuaren aurkezpena.
  • 19:00etan Elgoibarko San Bartolome Parrokian meza. Udal Musika Bandak, Parrokiako Abesbatzak eta Udal Txistulariek parte haurtuko dute. Bandera berria bedeinkatuko dute bertan.
  • 19:45etan, Ohorezko Aurreskua Plaza Handian, eta, ondoren, Udaletxeko Areto Nagusian, Udal Korporazioaren harrera nagusia eta Bandako Zuzendariari banderaren eskaintza.

Uztailaren 4an:
  • 10:30etan Elgoibarko Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 12:30etan Herriko Antzokian, Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertua.