Elgoibarko eta Mendaroko 80 herritar ingururekin elkartuko dira Olano eta Goia etorkizunera begirako arazoak eta erronkak partekatzeko. Diputatu Nagusiak zuzenean entzungo ditu partaideen ekarpenak eta kritikak eta haien galderak erantzungo ditu.
Ekitaldia irekia da eta bertara joan nahi duenak 943 112 290 telefono zenbakira deituz edo kabinetea@gipuzkoa.net helbidera mezu bat bidaliz eman dezake izena.
Foru Aldundia Zure Herrian ekimenaren helburu nagusia Gipuzkoaren errealitatea ezagutzera ematea eta Aldundia herrietan eta eskualdeetan egiten ari den kudeaketa azaltzea da.
- EGUNA: Uztailak 8, osteguna.
- ORDUA: Saioa 19:00etan izango da.
- LEKUA: Herriko Antzokia. Elgoibar
- PARTEHARTZAILEAK:
Eneko Goia, Azpiegitura Foru Diputatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea.