{vimeo}13027740{/vimeo}Elgoibarko Udal Musika Bandak 125 urte bete zituen atzo (uztailak 1),
eta kalejiran irten ziren egun seinalatu horretan. Bidean topatu
zituzten elgoibartarrek txalo artean hartu zituzten bandako kideak eta
askok, txaranga balitz moduan, musika bandaren atzetik egin zuten
kalejira. Argi geratu zen elgoibartarren eta musika bandaren arteko
lotura estua dela, alegia, herritarrek estimu handitan dutela herriko musika
banda. (bideoa eta argazkiak dauzka)
Udal Musika Bandaren 125. urteurrenari buruzko informazio gehiago BARREN astekariko erreportaje berezian aurkituko duzue: BARREN 747. zenbakia (PDF)