Aurten ere sekulako estimazioa izan du Elgoibarko Pintxo Lehiaketak. Hamabi tabernak parte hartu dute aurten lehiaketan, eta haietako bakoitzak 500 pintxo zerbitzatu ditu batez beste bi egunean. Iaz bezala, Txarriduna taberna saritu du aurten epaimahaiak Pintxo Onenaren Sariarekin, eta Lojantzi tabernaren pintxoak eskuratu du Herritarren Saria. Bigarren sari hori bozketa bidez aukeratu zuten. Guztira, 5.400 herritarrek parte hartu zuten bozketan, eta Lojantzi tabernako pintxoak
jaso zituen boto gehien. Bozketan parte hartu dutenen artean egindako zozketan, berriz, Nagore Lasuenek irabazi du saria, Belaustegi jatetxeko dastatze menua bi lagunentzat, alegia.
Sari banaketaren ostean, saritutako pintxoen dastatze publikoa egin dute Plaza Handian. Ez dago esan beharrik santiamen batean bukatu direla pintxoak.