•Lehia eta demetako emaitzak
Lehiaketek eta indar erakustaldiek pisu handia izaten dute San Pedro jaietan eta aurten ere egon da non aukeratua. Hala, Urretxu eta Orioko taldeen arteko gizon proban, esaterako, kostaldekoak nagusitu ziren. Urretxuarrak irten ziren proba tokira irteten lehenengoak, eta 39 plaza, hiru zinta, sei metro eta 50 zentimetroko marka ezarri zuten 700 kiloko harriarekin. Orioko zortzikoteak, baina, urretxuarren marka hobetzea lortu zuen: 41 plaza, metro bat eta zortzi zentimetroko marka egin zuten hogei minutuko lanaren ostean.
Bolo Txapelketan Julian Loiola izan zen irabazlea, Javier Osoro eta Eduardo Arronaren aurretik. Elkarte inauguratu berrian jokatu zen Lehen Mus Txapelketan, azkenik, Luis Kortaberriak eta Iosu Iturbek osatutako bikoteak jantzi zuten irabazlearen txapela Jesus Mari Azpiazu eta Sabino Etxeberriari finalean irabazi eta gero.
Jai batzordekoek zozketatu duten motorraren (ondoko argazkian) zozketan 1.355 zenbakia da saria jasoko duena. Txartelaren jabea agertuko ez balitz, 5.926 zenbakia da ordezkoa.
•Argazkiak: