Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri ondoren, sainduari salbea abestu eta ziztu bizian irten dira zezenak; hiru bel-beltzak eta bestea gorria.
San Bartolome eta Errosario kaleek Iruñeako Estafeta edo Mercaderes kaleen lekua hartu dute umeen irudimenean, eta, San Ferminetako entzierroan baleude moduan, zezenaren adarretatik ahalik eta gertuen antxintxika egiten saiatu dira San Fermin Txiki egunean parte hartu duten Elgoibarko umeak. Pozik batzuk, ikaratuta besteak, zalaparta itzela sortu dute guztiek entzierroak iraun duen bitartean. Korrika saio ederrak egin eta gero poni gainean ibiltzeko aukera izan dute Plaza Handian.
{youtube}o-pxjGcg_Iw{/youtube}
•Argazkiak: