Padel txapelketako finala gaur jokatuko da, eta zapatuan tenisekoa

elgoibarren.net 2010ko uzt. 8a, 12:59

 
Gaur (uztailak 8) jokatuko dute padel txapelketako finala eta datorren zapatuan (uztailak 10), berriz, tenis txapelketaren finala, biak ala biak 40 + 15 Tenis eta Padel Elkarteak antolatutakoak.





Bergararrak nagusi padel txapelketan

1706639570194 Padel txapelketako finala gaur jokatuko da, eta zapatuan tenisekoa

Padel Txapelketa hasi zuten 25 bikoteetatik, Bergarako bi bikote ailegatu dira finalera, Jorge Aranes eta Joseba Oregi batetik, eta Juan Luis Etxaniz eta Patxi Vallejos, bestetik. Gaur (uztailak 8) jokatuko dute finala Mintxetako padel pistan, 18:45etik aurrera. Bi bikoteek oso ondo ezagutzen dute elkar, Arrasateko I. Neguko AKE-Paddle txapelketako finalean ere elkarren aurka jokatu baitzuten orain dela gutxi. Etxaniz eta Vallejos nagusitu ziren. Iaz, estreinako padel txapelken, Mikel Elkoroiribe eta Oier Gurrutxaga elgoibartarrak izan ziren irabazleak (ondoko argazkian).

Argueso Vs Aranberri tenis txapelketako finalean

Iñigo Araujo, iazko txapeldunordea, pilotari adi-adi kolpea eman aurreko unean.

Esperientzia eta gaztetasunaren arteko lehia izango da Tenis txapelketako finala. Imanol Argueso eibartarrak Markel Aranberri, hamabost urteko debarraren ilusioa eta gaztetasuna gainditu beharko ditu txapelketa irabazi nahi badu. Lehen fasean ere izan zuten elkarren aurka jokatzeko aukera. Orduko hartan, lehia estuaren ostean, gaztea nagusitu zen. Final orekatua espero da, hortaz. Markel Aranberrik Lur Ibargutxi kanporatu zuen finalaurrekoetan eta Imanol Arguesok Gorka Merino elgoibartarra, iazko txapelduna, laga zuen finaletik kanpo. Guztira 50 tenislarik parte hartu dute aurtengo txapelketan. Zapatuan (uztailak 10) jokatuko da finala Mintxetako tenis pistan, 10:30etatik aurrera.