Gipuzkoako Foru Aldundiak guztira lau milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Debabarrenan krisiaren aurkako planaren eta Tekniker teknologia zentroaren bitartez. Lau milioi euro horietatik bi Teknikerrera bideratuko dira; beste biak berriz, Debabarrenako enpresak laguntzera. Azken horietara bideratuko dituen bi milioi eurotatik milioi bat euro Elgoibarko enpresetara bideratuko dituzte. Hala, herriko bederatzi enpresak hartuko dute parte krisiari aurre egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako planean. Guztira, berrikuntzako eta gogoetako bost proiektu ari dira garatzen.
•Nortasun industriala
Ekitaldian landutako gai nagusietako bat krisi ekonomikoaren eta Debabarrenako enpresen gainekoa izan zen. Olanoren esanetan "Makina erreminta oinarri duen eta lurraldeko industria traktorea hornitzen duen industria txikia garatzeko eta indartzeko babes eta laguntza osoa emango du Diputazioak. Tokiko ikerkuntza zentroen makina egileen, formazio zentroen, erabiltzaileen, langileen eta ikasleen arteko sinergien bitartez eraikiko da bailararen etorkizuna". Elgoibar nortasun industrial nabarmena duen herria dela nabarmendu zuen Diputatu Nagusiak. Horren lekuko, B.P.G.-aren % 58 industriatik datorrela. Langabezia % 9 inguruko da, baina azkeneko hiru hilabeteetan beherakada nabaritu da.
Errepide sarea eta AP-1; garraio publikoa eta Lurraldebus; krisi ekonomikoa eta Debabarrenako enpresak; zaharren egoitzak eta gai sozialak; edota komertzio txikia izan zituzten hizpide Gipuzkoako Foru Aldundia Zure Herrian izeneko egitasmoaren barnean Herriko Antzokian atzo egin zuten saioan. Bertan, 60 herritar ingururekin elkartu ziren Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Eneko Goia, Azpiegitura Foru Diputatua.

•Ezker abertzalearen kritikak
Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, ‘Foru Aldundia Zure Herrian’ ekimenaren barruan Elgoibarrera egin zuen bisitan ìpropaganda asko eta erantzun gutxiî izan zirela adierazi du Elgoibarko ezker abertzaleak bere blogean argitaratu duen idatzian. ìKutsu elektoralez betetako ekitaldi hutsalaî izan zela aipatzen du, bestewak beste.