Otegik dio ezker abertzaleak aro berriaren zerbitzura ipiniko duela bere ondarea

elgoibarren.net 2010ko uzt. 12a, 11:02

 
Uste osoa dugu, eta baita konpromisoa ere, askapen nazionalaren eta sozialaren mugimenduaren ondare politiko, ideologiko eta historiko guztia aro berriaren zerbitzura jartzeko”, dio Arnaldo Otegik, espetxetik zenbait egunkarietara bidali duen iritzi artikuluan.

 
 


 Oraingo fase politikoan “oinarri demokratikoko bigarren trantsizio honetan” independentismoak ardatz bilakatu behar duela ere aipatzen du ezker abertzaleko ordezkariak Uste sendoa eta konpromisoa izenburuko artikuluan. Ildo horretan, Zutik Euskal Herria txostenaren ostean egindako “aldebakarreko apustuak” ezker abertzaleari eraginkortasun handiagoarekin eragitea ekarriko diola uste du. “Eta beste batzuk ere norabide egokian urratsak egiteko baldintzak sortzea erraztu du, bai Euskal Herrian, bai nazioartean”. Otegiren ustez, “enpirikoki egiaztatu dugu apustuak irabazi garbiak ematen dituela”, eta horretan sakondu beharra nabarmendu du. Lankidetzarako eskua luzatu die eragileei.

 
*Iturria: Berria.info