Dezenteko beroa egiten zuen zapatu goizean Mintxetan. Hondartzarako edo igerilekuetara joateko eguraldi aproposa izanagatik, tenis zaletu mordoxka inguratu zen 40+15 elkarteak antolatutako bigarren tenis txapelketaren finala ikustera. Zaleak ez ziren hartutako erabakiaz damutu, aurtengo txapelketan finalera ailegatu diren bi jokalariek erakutsi zuten joko maila edozein zale asebetetzeko modukoa izan baitzen. Bi setetan (6-2 eta 6-4) irabazi zion Arguesosk Aranbarriri.
Jokoan bien arteko aldea nabarmenegia izan ez bazen ere, Arguesoren sake bortitza erabakigarria izan zen azken emaitzan. Bere gorputz luzea baliatuz abiadura handiko sakeak gauzatu zituen Eibarko tenislariak eta finala irabazteko puntu erabakigarriak lortu zituen jokaldi horri esker. Guztira 50 tenislarik parte hartu dute aurtengo txapelketan.
•Etxaniz eta Vallejos nagusi padel txapelketan
Joan den eguenean (uztailak 8) jokatu zen, bestalde, padel txapelketaren finala. Bergararren arteko lehian, -finalera ailegatu diren lau jokalariak Bergarakoak ziren-, Juan Luis Etxaniz eta Patxi Vallejos nagusitu ziren. Etxanizek eta Vallejosek osatutako bikoteak Jorge Aranes eta Joseba Oregi hartu zuen mendean. Bigarren padel Txapelketan 25 bikotek parte hartu dute.

∞Lotura duten albisteak:
- Gorka Merinok irabazi du tenis txapelketa (2009-07-06)