Kaixo mendizaleok!!!!
Uztailak 16, ostirala, arratsaldeko
18:00retan Beasainen Ehunmilak mendi ultratrail lasterketaren lehen
edizioari hasera emango zaio. 300 lasterkari kementsuk eman dute izena
inoiz gure inguetan antolatu den lasterketa gogorrenean eta 48 orduko
gehiengo denbora izango dute ibilbide guztia burutzeko.
Bergarako
Elosu auzotik etorriko dira lasterkariak Hirukurutzetan Elgoibarko
lurretan barneratuko direlarik. Hirukurutzetan Elgoibarko itzuliko
ibilbidearekin bat egingo dute eta Azkaraterutz hartuko dute jeitsiera.
Ordea, Azkaratera heldu aurretik, Otsaurtian, Elgoibarko mendi itzuliko
lehen abituaiamentua izaten den inguruan, Trikiti Festa antolatu dugu
korrikalariei berotasuna eta alaitasuna emateko intentzioarekin.
Azkaratera jeitsi ondoren Urnobitza igo eta Ondoren Madarixarutz hartuko
dute Erloko tonterrerako bidean.
Zaila da lehen lasterkaria
pasako den ordua zehatza aurreikustea baina espero dugu lehena
Otsaurtiatik ostiral gabean 21:45ak aldera pasako dela eta azkena 3 bat
ordu beranduago. Otsaurtia lasterketaren 40. kilometro inguruan kokatzen
da eta aurretik oraindik beste 127 kilometro goraberatsu izango
dituzte. Guztira 10.500 metro positibo gainditu beharko dituzte eta
Hirukurutzetaren ondoren besteak beste Erlo, Ernio, Txindoki, Ganbo eta
Aizkorri bezelako mendiak izango dituzte zain.
- Ikusi hemen: Ibilbideari buruzko informazio guztia
Ez
da makala lasterkari hauek aurrean duten erronka eta horregatik
Elgoibartarrok ere gure animoak ematera joan gaiztezen gonbidatzen
zaituztegu. Izan kontutan lehen lasterkaria pasa baino lehenagotik
Azkarateko bide zaharreko gaina trafikoari erdi moztuta izango dela eta
Otsaurtiara doan zementuzko bidea guztiz moztuta, beraz Otsaurtiara
azken momentuan datozenei ibilgailuak Azkaraten laga eta otsaurtiara
dauden 2 kilometro eskas hoiek oinez egin ditzazuten gomendatzen
dizuegu.
Lasterketari buruzko informazio guztia www.ehunmilak.com
orrian bilatu ahalko duzue. Orri honetan lasterkariak kontrol guneetan
noiz pasatzen diren ere jakiteko aukera izango da, beraz lasterkarien
progrezioa jarraita ahalko dugu.
Zapatu eta domekan lasterketa
beste puntu batzutan jarraitu nahi duzutenontzat beharbada interesgarria
izango zaizue jakitzea antolakuntzakoek puntu garrantzitsuenen artean
autobusak jarri dituztela. Hurrengo helbide honetan topatuko duzue
autobusen ordutegi eta ibilbideak. Autobusa abandonatu duten
korrikalariak, antolakuntza, eta ikusleentzat izango dira.
Besterik
gabe ostiralean Otsaurtian ikusiko garelakoan agurtzen zaituztegu.
ANIMATU!!!
Elgoibarko Ehunmilak