Joan den domekan Zumaian jokatu zen Flysch Trail mendiko lasterketaren ibilbideko zati handiena itsasertzetik gertu pasatzen den arren, eguraldi sargoriari aurre egin behar izan zioten bertan parte hartu zuten bederatzi elgoibartarrek eta Mendarotik joan zen antxintxikari bakarrak. Beroa ez zen, baina, zailtasun bakarra izan, korrikalariek 800 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan baitzuten 28 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan.
Iazko estreinako edizioa bikaina izan bazen, aurten “beste koska bat egin du gora” Zumaia Flysch Trailek antolatzaileen esanetan: “Batetik, parte-hartzaile kopurua antolatzaileek jarritako 400eko mugatik oso gertu egon delako: 360. Bestetik, iazko markak ondu dituztelako ia kategoria guztietan”. Gizonezkoen lasterketan Aitor Osak lanak eman zizkion Europako txapeldun Raul Garciari. Helmugan, 1:51:44ko denbora egin zuen Raul Garciak, iaz berak ezarritako marka (1:54:31) onduz. Bigarren Aitor Osa helmugaratu zen, hau ere iazko marka baino azkarrago: 1:53:32. Emakumezkoetan berriz, Ana Conde gasteiztarra izan zen onena. Elgoibartarrei dagokionez, Ander Barrenetxeak egin zuen denborarik onena (2:19:17) eta sailkapen nagusiko 40. postuan sailkatu zen.
- Ikusi hemen: lasterketaren kronika (zumaiaflyschtrail.com)
•Elgoibartarren sailkapena (Postua/izen-abizenak/denbora)
- 40 Barrenetxea Leiaristi, Ander 02:19:17
- 70 Gonzalez Fernandez, Roberto 02:27:02
- 129 Mendikute Azkue, Iosu 02:37:35
- 137 Arrieta Vallejo, Asier 02:38:09
- 228 Ulibarri Manzisidor, Ion 02:53:34
- 229 Irureta Arrieta, Arkaitz 02:53:40
- 281 Ortuoste Arana, Jose Ramon 03:11:49
- 316 Leonardo Azkue, Iker 03:28:58
Gotzon Zulaika Euskadiko txapeldun
Edurne Pasaban, Alex Txikon eta Asier Izagirre mendigoizaleak ere omendu zituzten probaren antolatzaileek, eta horretarako nola ez Pako Iriondo elgoibartarraren laguntza eduki zuten antolakuntzan. Ondoko argazkian Pako Iriondo eta Edurne Pasaban ageri dira.
•Argazkiak: (II Zumaia Flysch Trailen argazki galeria)