Markel Bergara, Realeko jokalari elgoibartarra izan da Gazte Tertulietan parte hartu duen azken gonbidatua. Gaztelekuak eta Gazte Informazio Guneak antolatuta, hogei gazte bildu ziren solasaldian eta ia ordubetez aritu ziren hizketan; bere esperientzia, futbola nola bizi duen eta beste hainbat bizipen ezagutzeko abagunea izan zuten futbolariaren berbak adi-adi entzun zituzten gazteek. "Saio polita eta atsegina izan zen, eta Markel oso jator eta gertu azaldu zen", antolatzaileen esanetan.