Aurten, lehiaketan hiru kategoria bereizi dira aurrenekoz: Enpresa Ideia Berrien IV. lehiaketa, Landa-Gunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen II. lehiaketa eta Gazteria, Aisialdia eta Kirol arloko Ideien I. lehiaketa.
Lehiaketa horiek guztiak Mondragon Unibertsitatearen Ekiten sustapenerako eta ekintzailetzarako programaren barruan kokatzen dira eta guztira 35 taldek parte hartu dute aurtengo honetan.
Kategoria bakoitzeko lehen saria 1.000 eurokoa izan da eta irabazleek proiektua gauzatzeko beka bat eskuratzeko aukera izango dute.
Kirolari gazteenei ezagutza eta balio berriak eskaini nahi dizkien coaching-eko ideia bati esker irabazi dute Joanes Rodriguezek eta taldekideek Gazteria, Aisialdia eta Kirol arloko Ideien I. Lehiaketako lehen saria. Taldekideek sortu duen webgunean azaltzen dituzte proiektu berri honen filosofia eta xehetasun guztiak. Ideietara mugatu beharrean proiektu batzuk gauzatzea ere lortu dutela ikus daiteke bertan. Real Madrid taldearen fundazioaren kanpusean lanean dihardute, besteak beste.
∞Informazio gehiago: