Era berean, "Udalbiltza bakearen inguruan sortu eta garatzeko ekimena" izan zela gogoratu zuten. Horrez gain, 22 auzipetuen absoluzioa eskatu zuten, "akusazioaren frogarik ez dagoelako". Amaitzeko, zapatuan (uztailak 17) Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei. Autobusa 16:00etan irtengo da Txankakuatik (Jai Alai eta Lanbroa tabernetan eman daiteke autobuserako izena). Manifestazioa 15:30ean hasiko da La Casilla parean.
- Epaiketaren zuzeneko kontakizuna egiten ari da berria.info webgunea
∞Lotura duten albisteak: