Partaide bakoitzak bere txalupa egin beharko du Gazteen Egunean (abuztuak 27) egingo den erreka jaitsieran parte hartu ahal izateko, betiere uraren mailak -ez da komeni ur gehiegi edo gutxiegi egotea- laguntzen badu.
Orain dela urte dezente ere antolatu ziren erreka jaitsiera bat edo beste. Sasoi hartan, gainera, ausardia handia behar zen Deba ibaiko ur zikinetan sartzeko, orain baino kutsatuagoa zegoen-eta. BARREN astekariak San Bartolome jaietarako prestatzen ari den ale berezian argitaratu ahal izateko erreka jaitsiera haietakoren baten argazkiak behar ditu. Norbaitek argazkirik balu, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com helbidera bidali ditzake.
Koadrilen arteko gin-kana
Aurtengo erreka jaitsiera koadrilen arteko gin-kana moduko baten probetako bat izango da. Izan ere, Egitarau parte-hartzailea prestatu dute Gazte Asanbladak eta herriko hainbat gaztek sanbartolomeetako gazteen egunerako. Egun osoan zehar egingo dituzte ekintzak, eta amaieran puntu gehien dituenak irabaziko du. Koadrilaka eman beharko da izena, eta ekintza guztietan parte hartu beharko da. Irabazleek Elgoibarko baserrietako produktuez osatutako otarre bat jasoko dute. Interesatuek uztailaren 20tik abuztuaren 24ra bitartean eman beharko dute izena, Lanbroan, Iratxon, Toletxen edo gaztetxean.
Urteroko goitibehera jaitsieraren ondoren, txaranga poteoa egingo dute. Ondoren marmitako prestaketa hasiko da, eta 15:00etan bazkaria egingo dute Madalan. Herri kirolak izango dira ondoren, eta 19:30ean errekan behera jaitsiko dira. Gauean kontzertuak izango dira, eta musika taldeen atsedenaldietan soka saltoan jardun beharko dute. Kontzertuen ostean banatuko dituzte sariak.