1.905 ekintzatan esku hartu dute udaltzainek urteko lehenengo sei hilabeteetan

elgoibarren.net 2010ko uzt. 16a, 11:09

 
Elgoibarko Udaltzaingoak 2010eko lehen seihilabeteko jarduera txostena (ondoko taulan) kaleratu du, udaltzainen lana ezagutarazteko asmoz. Epealdi horretan 1.905 ekintzatan esku hartu dutela adierazi du Javier Oñederra sargentuak, eta egin dituzten 22 atxiloketak nabarmendu ditu.

 
 


  Elgoibarko Udaltzaingoak 2010eko lehen sei hilabeteetako lanaren balorazioa egin du, eta epe horretan 1.905 ekintzatan esku hartu dutela jakinarazi dute. Herritarrei laguntza eskaintzeko egiten diren jarduerak izan dira gehienak: alarmak, giltzak ahaztea, kultur ekitaldiak, auzotarren arteko liskarrak. Arlo honetan, guztira, 336 jardueratan esku hartu dute.
 Kalean kontsumitzen den alkoholari dagokionez, azken seihilekoan, guztira, 84 identifikazio egin dira. Identifikazio horietan, kontsumitzen ari diren edariak kentzen zaizkie identifikatutakoei. Bestalde, identifikatutakoak adingabeak badira, gurasoei deitzen zaie, jakinaren gainean egon daitezen.

Udaltzaingoaren lana datutan.

Udaltzaingoan 205 salaketa jarri dira. Horietatik 66 ondarearen aurkako delituei buruzkoak dira; 14, indarkeriaren, irainen eta mehatxuen kontra jarri direnak; eta 11, drogen kontsumoarekin zerikusia duten delituen kontrakoak.
 Trafikoaren alorrean, Udaltzaingoak 49 istriputan esku-hartu du; bakarrik edo Ertzaintzarekin elkarlanean. Horrez gain, baztertutako 49 ibilgailu erretiratu dituzte kaletik. Udaltzainek, halaber, 113 ibilgailuren dokumentazioa aztertu dute, tartean, eskola-garraioko ibilgailuena ere bai. Kontrol "zorrotza" egin dute bereziki arazoak sortzen diren guneetan. Gune horietan, bestalde, 482 egiaztapen egin dituzte, eta egiaztapen horien artetik, 103 arau-hausteak izan dira.
 Azkenik, ordena publikoaren esparruko jardueretan, 141 pertsona identifikatu dituzte borroketan parte hartzeagatik, hiriko altzariak hondatzea eta bestelako liskarretan parte hartzea leporatuta.

•Hogei udaltzain Elgoibarren

 Hogei lagun daude une honetan Elgoibarko Udaltzaingoan lanean. Eskaintzen duten zerbitzurako ì24 orduz zazpi egunetanî motz geratzen dela udaltzainen plantilla uste du Jabier OÒederra sargentuak. Bere ustez, pare bat udaltzain gehiago beharko lituzkete zerbitzua behar bezala eskaini ahal izateko.