Parte hartu zuten beste bi elgoibartarrek; Edu Uribek eta Jose Mari Juaristik, ezin izan zuten Euskal Herrian sekula antolatu den mendi lasterketarik luzeena eta gogorrena amaitu. Uribe proba bertan lagatzera behartu zuten antolatzaileek Amezketan zegoela, 96. Kilometroan, Aralarreko zeharkaldia arriskutsuegi zegoela-eta. Juaristik, berriz, bederatzi ordu zeramatzanean laga zuen bertan behera proba.
Izena emanda zeuden 263 parte hartzaileetatik erdia baino gutxiago, 121 antxintxikari, hain justu, alegatu ziren Ehun Milak ultratrailaren helmugara. Imanol Aleson azkoitiarra sartu zen lehen postuan Beasainen zegoen helmugan. Azkoitiarrak 25 ordu, 14 minutu eta 18 segundo behar izan zituen 167 kilometroak betetzeko.
Ongi-etorria trikiti doinuekin
Proba irabazteko faborito argia zen Iker Karrera pasa zen lehen postuan Otsaurtiatik, gaueko 21:45ak inguruan. Otsaurtiatik pasa zen azken antxintxikaria, berriz, goizaldeko 3:30ak inguruan pasa zen.