14 elgoibartarrek parte hartu dute inoizko Getaria-Zarautz jendetsuenean

elgoibarren.net 2010ko uzt. 20a, 13:31


1.256 igerilarik parte hartu zuten, domekan, Getaria-Zarautz igeriketa proban, eta, urtero legez, elgoibartarren ordezkaritza zabal batek (14 lagunek) parte hartu zuen bertan. Elgoibartarren artean, Ibon Gabilondok egin zuen denborarik onena.

 


 Gaur egun Zarautz Balea IKT taldeak antolatzen duen probak sortu zeneko 40. urteurrena ospatzen zuen aurten, eta sekula baino parte hartzaile gehiago animatu ziren Getaria eta Zarautz arteko 2.800 metroak igerian egitera. Almedin Moustafic bizkaitarra izan zen Zarauzko hondartzara ailegatu zen lehen igerilaria. Emakumezkoetan, Maria Teresa Garcia donostiarra izan zen irabazlea. Igerilariek, oro har, ez zituzten aurreko urteetako denborak hobetu.
 Elgoibartarrei dagokienez, hamairu gizonezkok eta emakumezko bakarrak amaitu zuten proba, eta bost igerilarik ordubeteko mugatik behera amaitu zuten proba. Hona hemen elgoibartarren denborak.

  • Ibon Gabilondo.................. 49:50
  • David Soto............................51:52
  • Ibon Serrano.......................56:04
  • Aitor Argarate...................58:02
  • Joxean Agirre.....................59:20
  • Ruben Lopez......................... 01:00:59
  • Gorka Muruamendiaraz… 01:01:36
  • Andres Alberdi....................01:01:39
  • Joxean Egaña........................01:02:27
  • Ion Errasti.............................01:02:40
  • Lydia Bacaicoa.....................01:04:42
  • Juanjo Etxeberria.............01:04:42
  • Joseba Konde........................01:17:59
  • Luis Maria Zubiaurre .................01:25:30