•Maitasuna eta kafea
Urkotronik enpresako kideek adierazi dutenez, erantzun bitxiak topatu dituzte, eta atentzioa deitu die maitasunarekin zerikusia duten erantzun asko jaso izanak: “badirudi bailarako bikote askok kafe baten bueltan hasi zutela euren harremana”. Honako hauek dira txarteletan jaso dituzten erantzun ohikoenak eta baita bitxienetako batzuk ere:
- “Senargaiak eta biok kafe baten bueltan antolatu genuen gure ametsetako bidaia, Indiara”
- “Sekula alde batera laga behar ez nuen lagunarekin topo egin nuen hogei urtez elkar ikusi gabe egon ostean”
- “Estreinakoz aita izan behar nuela jakin nuen, munduko aitarik zoriontsuena”
- “Estres handiko arratsalde batean kafe bat hartzea basamortuan oasis bat aurkitzea modukoa da”
- “Presaka bizi den gizartean, bada oraindik mundua geldiarazi dezakeen esaldi bat: Kafea hartzeko ordua da!”
- “Kafearen usaina egunero maitemintzen zaituen laztan gozoa modukoa da”