•120 ume eta 40 boluntario
Oin Alai ekimenaren sustatzaileek proba pilotutik ateratako ondorio eta datu esanguratsuenak aurkeztu dituzte. Hala, ekaineko lehen bi astetan 120 umetik gora joan zen eskolara Oin Alairekin eta 40 boluntarioren laguntza izan zuten horiek Herri Eskolara edo Ikastolara arte oinez egin beharreko bidean. Dena dela, gauza batzuk hobetu daitezkeela uste dute arduradunek. Eta horien artean izena ematearen garrantzia nabarmendu nahi izan dute. Izan ere, jakinarazi dutenez, “Ume batzuk izena emanda egon gabe parte hartu zuten proba pilotuan eta horrek nahasmena sortzen du, eta boluntarioentzat zailagoa da ume denak kontrolpean edukitzea”.
•%92 errepikatzeko prest
Idoia Alvarez Udaleko Ingurumen teknikariak jakinarazi duenez, boluntario moduan parte hartu duten lagunak zein euren umeak apuntatu dituzten gurasoak gustura daude probaldiarekin. “Ia denek 4,5etik gorako nota (0 eta 5 artean) jarri diote ekimenari. Segurtasuna baloratu dute okerren eta notarik altuena ume zein boluntarioek erakutsi duten poztasunari eman diote. Parte hartzaileen %92 berriz parte hartzeko prest azaldu dela da daturik esanguratsuena, hau da, proba pilotuarekin beldurrak uxatu dituzte gurasoek”. Dagoeneko 110 umek eman dute izena, baina gurasoen elkarteko ordezkari zein ikastetxeetakoak sinistuta daude ikasturtea hastearekin batera gehiago arrimatuko direla.
•Boluntarioen konpromisoa ezinbestekoa
Boluntarioekin kezka handiagoa agertu dute. Momentuz 30 lagun inguru daude apuntatuta, baina zenbat eta gehiago izan daudenak gutxiago “erreko” direla uste dute, ikasturtea luzea baita. Alfredo Etxeberria alkateak bi astean behi boluntario lanak egiteko konpromisoa hartzeko prest dauden gurasoak eta herritarrak “gonbidatu eta animatu” nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, “horrela bakarrik bermatu daiteke-eta proiektu honen biziraupena eta funtzionamendu egokia. Boluntarioen konpromisoa ezinbestekoa da”, azaldu du.

Segurtasuna ere hizpide izan du alkateak, Udaltzainen babesa izaten jarraituko baitu, irailean ere, Oin Alaik. Olasoko errotonda berria martxan dagoenetik, gainera, bi udaltzain gutxiago behar dira goizetan trafikoa arautzeko. “Hortaz, bi udaltzainok Oin Alai ekimenean parte hartzen duten umeei babesa emateko erabili ditzakegu”, gaineratu du Etxeberriak.
•Auto gutxiago Ikastolako inguruetan
Proba pilotua martxan egon zen bitartean Elgoibar Ikastola inguruan askoz auto gutxiago zenbatu zituztela azaldu du Iñaki Astiazaran Ikastolako ordezkariak. “Auto kopurua nabarmen jaitsi zen eguraldi ona egin zuenetan. Txarra egin zuenetan ere bai, baina gutxiago. Sarrera eta irteera orduetan demaseko arazoa daukagu Ikastolako inguruetan sortzen diren auto pilaketekin eta Oin Alai izan daiteke irtenbidea”. Herri Eskolara autobusean joatea tokatzen zaien bat edo beste oinez joaten hasi zela ere aipatu du Nerea Gorostiza, Herri Eskolako ordezkariak.
BIDEOA:
{vimeo}12391324{/vimeo}
∞Lotura duten albisteak: