"Mehatxu gutxiago, irtenbide gehiago" edo "diru faltarik ez dago, lapurrak daude soberan" moduko leloak aldarrikatu dituzte bozgorailutik, eta enpresa itxita, 74 familia kale gorrian geldituko direla ohartarazi dute kalean banatatutako esku orrietan.
Itziarren kokatuta dagoen arren, elgoibartar askok egiten dute lan Irudex enpresan, Elgoibartik Itziarrera lekuz aldatu baitzen enpresa hori orain zenbait urte. Joan zen ekainaren hasieran, Irudex prozesu konkurtsalean sartuta zegoela jakinarazi zuen epaileak.