- Gaur (uztailak 23) arratsaldeko 18:45ean, Angel Bazterretxea apaizak botako du txupinazoa, eta Bizi Poza txarangakoek girotuko dute jaien lehenengo eguna. Ondoren, salbearen ostean, batuka eta areto dantzak ikasten diharduten ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute frontoian, eta gauean, 23:00etatik aurrera, DJ Xaiborrek dantzan jarriko du plaza.
- Bihar, umeen eguna izango da, eta haurren danborrada izango da, zalantzarik gabe, eguneko ekitaldia nagusia.
- Domekan, berriz, Santio egunez, koadrilen eguna ospatuko dute. Jaietako egun handia izango da. Koadrilen lehiaketarekin hasiko da eguna, eta herri bazkariaren ostean, koadrilen arteko jolasak egingo dira frontoian. Ez da atsedenerako tarte handirik izango domekan. Gauean, 22:30etan nagusien danborrak hartuko ditu kaleak, eta haren ondoren, play back-aren txanda izango da. Iazko arrakasta ikusita, ziur aurten ere jendetza handia batuko dela plazan herrikideak oholtza gainean dantzan ikusteko. Astelehenean, berriz, herriko patroiaren omenezko jaia ospatuko dute: Santana. Aurten, Santa Ermitaren inguruan hasiko dute jaia mendaroarrek, eta erromeria giroan pasatuko dute egun osoa. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 2. mailako aizkora finala eta txinga eroate txapelketak jokatuko dira, frontoian.
*EGITARAUA: Mendaroko Santa Ana Jaiak 2010 (PDF)