Dagestanetik etorri zen Lezginka taldeak, berriz, Kaukasoko folklorean oinarritutako hainbat dantza eta musika eskaini zituen. Gizon indartsu eta harroa eta emakume lirainak izan ohi dira protagonistak dantza horietan. Mutilen jauzi ikusgarriek eta bizitasunak zur eta lur laga zuen bat baino gehiago.
Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek Nafarroako dantzak taularatu zituzten atzokoan. Hasteko, Irradaka dantzatu eta kantatu zuten dantzari taldeko neskek. Ondoren, Otsagiko makil-dantza, Lesakako dantzak eta Iribasko ingurutxua ere taularatu zituzten Haritzekoek.
TXANKAKUAREN ZOZKETA
Txankakua merkatari elkarteak 60 euroko lau erosketa txeke zozketatu ditu, eta ondorengoak izan dira zenbaki sarituak:
5 euroko sarreretan:
1. saria: 537 (erreserbakoa, 723)
2. saria: 615 (erreserbakoa, 593)
3 euroko sarreretan:
1. saria: 85 (erreserbakoa, 211)
2. saria: 159 (erreserbakoa, 52)
Irailaren 15ean amaituko da saria jasotzeko epea.