Haundi eta Realaren partida dela-eta, 17:00etan itxiko dituzte Mintxetako instalazioak barixakuan

elgoibarren.net 2010ko uzt. 26a, 09:34

Haundik Realaren kontra jokatuko du datorren barixakuan Mintxetan, eta horren ondorioz, 17:00etan itxiko dituzte muskulazio gela, eta tenis eta padel pistak. Era berean, spinning, pilates edo aerobikeko ikastarorik ere ez da egongo ordu horretatik aurrera, eta aire libreko igerilekuetara sartzeko futbol zelaiko markagailuaren ondoan dagoen atea erabili beharko da.

 
  Realak Haundiren kontra jokatuko du aurre denboraldiko lehenengo partida barixakuan, 19:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude, dagoeneko, Kaia, King-Kong, Jai Alai, Lanbroa, Aterpe eta Gorbean. Sarrera orokorrak 12 euro balio ditu; jubilatuenak 6 euro eta umeenak 2 euro.