Urtebete baino gehiagoan itxita egon da ermitarako bidea, luperia baten
mendi hegal osoa jausi zelako, eta iaz Trinitateko ermitan ospatu behar
izan zuten jaia. Atzerapenekin bada ere, baina, amaitu dituzte lanak,
eta beste urte betez Santa Anan bildu dira mendaroarrak.
Santa Ana jaien azken
eguna da gaur, eta indarrak akitu xamar izango dira honezkero, baina
hala ere, jendetza handia bildu da Santa Anan. Mezaren ostean, Sustrai Colinak eta Jesus Mari Irazuk jardun dute bertsotan.