Hasi dituzte Basarten eskailera mekanikoak jartzeko obrak

elgoibarren.net 2010ko uzt. 27a, 09:00

 
Joan zen astean hasi zituzten Basarte auzoan eskailera mekanikoak jartzeko obrak, eta lau hilabeteko epean amaitzea aurrikusi dute arduradunek. Proeiktuak 248.612,95 euroko aurrekontua izango du.

 
 

1706639536138 Hasi dituzte Basarten eskailera mekanikoak jartzeko obrak

Basarteko auzunea bost plataformatan kokatuta dauden etxebizitza blokeek osatzen dute, eta batetik bestera dagoen tartea gainditzea izango da eskailera mekanikoen helburua. Bi eskailera zati eta arrapala jarriko dituzte lehendabiziko etxeetara iristeko. Umeen jolas parketik gora jarriko dituzte eskailerak.

Eskailera mekaniko berriei esker, San Roke eta Erretxindi auzoetarako eta Mintxetarako zein kiroldegirako bidea erraztuko zaie herritarrei. Udalaren arabera, erdigunetik gertuago egongo dira aurrerantzean auzo horiek eta Elgoibarko kirol instalazioak.