Kirol Udalekuen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

elgoibarren.net 2010ko uzt. 27a, 11:00

 
Amaitu dira Kirol Udalekuak, eta Kirol Patronatuak balorazio positiboa egin du. Aurten 201 umek hartu dute parte.

 
  Orain dela hiru urte jarri zituzten martxan Kirol  Udalekuak, eta urtetik urtera ume gehiagok hartu dute parte. Lehenengo urtean 90 ume izan ziren, eta aurten 201. Guztira hamar begiralek jardu dute ume horiekin lanean. 60 kirol ordu eskaini dituzte, eta parte hartzaileek hogei kirol mota desberdin praktikatzeko aukera izan dute. 
 Ramon Mujika Kirol Patronatuko zuzendariak egitasmoaren balorazio positiboa egin du. Eguraldia ere lagun izan dutela adierazi du, eta prestatutako plangintza guztia bete ahal izan dutela gaineratu du.