Uztailaren 3an bete zituen Elgoibarko Udal Musika Bandak 125 urte, eta hori ospatzeko antolatutako ekintzen artean, Irungo Musika Bandaren kontzertua izango da abuztuaren 22an. Irungo Banda Euskal Herriko eta Espainiako musika banda zibil zaharrena da, eta hari buruzko lehenengo aipamenak 1708. urtekoak dira. Frantziako mugatik gertu dago Irun, eta hango udalak musika banda bat behar zutela pentsatu zuen, atzerritik zetozen eta atzerrira zihoazen erregeei, agintariei eta zaldunei harrera egiteko.
Sortu zenetik gaur egunera arte izen asko izan ditu bandak, baina 1973tik Irungo Hiria musika banda bezala ezagutzen da. Gaur egun 80 musikarik osatzen dute taldea.
Sortu zenetik gaur egunera arte izen asko izan ditu bandak, baina 1973tik Irungo Hiria musika banda bezala ezagutzen da. Gaur egun 80 musikarik osatzen dute taldea.
- Ikusi hemen: Kontzertuaren egitaraua