Urasandi Berri inguruneak, Guass dantzalekuaren eraikina eta gasolindegia arteko lurrak, 55.000m2 izango ditu, eta Elgoibarko Ezker Abertzalearen ustez, osasun eta gizarte ekipamenduetarako leku "egokia" da. Ezker Abertzaleko kideek euren proposamena Udalean aurkeztu dute, eta Foru Aldundira bidaltzeko asmoa dutela ere aurreratu dute. Ezker Abertzalekoen iritziz, Urasandi Berri guneak ezaugarri aproposak ditu euren proosamena gauzatzeko, eta, gainera, gaixoentzako berdegunea egiteko aukera ere badagaoela uste dute.
Ezker Abertzalearen proposamena eta Udalak Pilar ikastetxean egingo duen proiektua ez datoz bat. Haien ustez, Pilar ikastetxea ez da zaharren egoitza egiteko leku egokia, irisgarritasun arazoak dituelako, autoentzako eta baita oinezkoentzako ere. Urasandi Berri erdigunetik gertuago dagoela diote, eta jendearentzako "erosoagoa" izango dela uste dute.

- Ikusi hemen: Elgoibarko ezker abertzaleak aurkezturiko proposamena osorik (PDF)