Aukeratu dituzte kirol argazki onenak

elgoibarren.net 2010ko uzt. 30a, 12:56

 
Kirol Argazkien V. Lehiaketako irabazleen izenak jakitera eman dituzte. Aurtengoan aurkeztu diren 75 argazkiak abuztuaren 22tik abuztuaren 30era egongo dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Sari banaketa ere abuztuaren 22an izango da, 19:00etan. "Igerilaria" izeneko Aitor Rementeriaren ondoko argazkiak Herriko Saria eskuratu du.



Udal Kirol Patronatuak, Gazteria Sailak eta Ongarrik elkarlanean antolatzen duten Kirol Argazkien Lehiaketan era guztietako argazkiak aurkeztu dituzte eta parte hartu duten argazkilariak ere jatorri askotarikoak izan dira: Malagakoak, Madrilekoak, Alacantekoak, e.a.

*Herriko saria: ”Igerilaria”. Egilea: Aitor Rementeria Totorika

Gazteentzako saria (35 urte artekoentzat):
  1. saria: “Valentía” . Egilea: Juan Francisco Collado (Mijas-Malaga)
  2. saria: “En el malecón de La Habana”. Egilea: Antonio Benitez (Madrid)

Sari orokorra (35 urtetik gorakoentzat):
  1. saria: “Ultzama”. Egilea: Juan José López (Bergara)
  2. saria: “Eureka”. Egilea: Manuel López (Villena-Alacant)

1706639534183 Aukeratu dituzte kirol argazki onenak

1706639534243 Aukeratu dituzte kirol argazki onenak


 
 
  *Adin guztietako elgoibartarrak edo eta bertan bizi direnak.