- Ikusi hemen: BARRENek Juanito Gorostizari 2004an eginiko elkarrizketa sakona (PDF)
Juanito Gorostiza hil da, 84 urte zituela. Errosario kalean jaioa, elgoibartar peto-petoa genuen Juanito, eta inork baino hobeto ezagutzen zituen gure herriko bazterrak. Langile fina eta primerako kolaboratzailea genuen. Gertukoa, hitzekoa. Hori dela eta, lantalde honek nekez ahaztuko du, Juanito, zuk proiektu honen alde egindako guztia. Lerro hauen bidez, era berean, BARRENeko lantaldeak doluminak helarazi nahi dizkie Juanitoren senide eta gertuko guztiei.