Gazteen Eguna sustatzeko bideoa egin dute herriko hainbat gaztek

elgoibarren.net 2010ko abu. 2a, 11:42

{vimeo}13481602{/vimeo}Gazte Asanbladak eta herriko hainbat gaztek egitarau zabala prestatu dute, elkarlanean, San Bartolomeetako Gazteen Egunerako. Prestatu dituzten ekintzak zeintzuk diren jakin nahi badituzue, ez galdu honako bideoa. Egitarauaren berri emateko modu originala, zalantzarik gabe!


Madalako jai batzordearen egitaraua
Madalako jai batzordeak ere aurreratu du aurtengo San Bartolome jaietarako, oraingoz, prestatu eta lotuta duten egitaraua.

Abuztuak 22
Gaztetxearen urtemugako ospakizunak.
Abuztuak 23
18:00etan jaiei hasiera ematea.
Ondoren, Elektrotxaranga.
Abuztuak 24
22:30ean kontzertua: Itaka
Abuztuak 25
15:00etan Preso eta iheslarien aldeko bazkaria
Arratsalde-iluntzean, dantzaldia Haitzama taldearekin.
Abuztuak 26
17:00etan musaldia
22:00etan Hankahutsik ikuskizuna, gaztetxean.
Abuztuak 27

1706639533519 Gazteen Eguna sustatzeko bideoa egin dute herriko hainbat gaztek

Gazte asanblada eta herriko gazteek antolatuta:
   
    Goitibehera jaitsieraren ondoren, txaranga-poteoa.
    Eguardian marmitako lehiaketa.
    Bazkaria - marmitako jana
    Herri kirolak
    19:30etan erreka jaitsiera
    22:30etan kontzertua: Iheskide eta skakeitan
    gauean sokasaltoa koadrilaka
 
Abuztuak 28
20:00etan Manifestazioa
22:30ean Kontzertua: Itziarren semeak, Gaztetxean.
*Egunean zehar, bertsolariak, saltsa ikastaroa, DJak, etab.