- 2010eko San Bartolome jaietako EGITARAUA (PDF)
•Ekintza gutxiago eta merkeagoak
Krisiaren eraginez, Elgoibarko Udalak aurrekontu txikiagoa izan du aurtengo jaiak prestatzeko, eta egitarautik ekintza batzuk kendu egin dituzte. Iñigo Zearsolo kultura zinegotziak esandakoaren arabera, alor ekonomikoa kontuan hartzeaz gain, ekintza bakoitzak daukan ibilbidea eta izaten duen arrakasta hartzen dute kontuan, ekintzak egitarautik kentzeko ala mantentzeko. Zearsolok esan duenez, ez dituzte ekintza asko kendu, baina merkeagoak ekarri dituzte. Oro har, egitarauaren estruktura urterokoa da, baina ekintza batzuk falta dira, esate baterako, su artifizialak.

•Musika emanaldien aurrekontua %41,3 murriztu da
Orain dela bi urte sua eta musika batzen zituen ekintza berritzailea ekarri zuten, eta jendeari izugarri gustatu zitzaion. Iaz errepikatu egin zuten, baina jendeak gehiago espero zuen. Aurten Astondoak eskaintzen duen ekintzarik garestiena ekartzeko asmoa zeukaten, baina ezin izan dute. Zearsolori berari ere pena handia eman dio egitarautik su artifizialak kendu behar izateak. 5.800 euro aurreztu dituzte. Horrez gain, musika emanaldien aurrekontua %41,3 txikiagoa izango da aurten. Iaz 66.300 euro gastatu zituzten, eta aurten 38.900 euro, baina lau musika ekintza "bakarrik" kendu dituzte. Era berean, aurten txapligu gutxiago botako dute. Iaz 4.900 euro gastatu zituzten txapliguetan, eta aurten 2.569 euro. Azkenik, iaz sartu zituzten txakur eta zaldi erakustaldiak kendu dituzte, 5.000 euro inguru aurrezteko. Aipatu behar da, baita ere, Udalak aurten bere eskenatokia jarriko duela Plaza Handian, eta ez duela alokairurik ordainduko.
Murrizketa guztiak kontuan hartuta, egitarau "txukuna" prestatu dutela esan du Zearsolok, eta jendeari gustatuko zaiola uste du.

∞Lotura duten albisteak:
•2009ko San Bartolome jaietako bideoak
{vimeo}6356235{/vimeo}
{vimeo}6357311{/vimeo}
{vimeo}6357311{/vimeo}