Irailaren 10ean amaituko da begirale ikastaroan izena emateko epea

elgoibarren.net 2010ko ira. 2a, 14:40

 
Bailarako beste Udalekin elkarlanean, haur eta gaztetxoen begirale ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak 18 urtez gorakoentzako.

 
 
 


 Ikastaroa Urtxintxa aisialdi eskolak emango du, eta Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroa izango da. Irailaren 10an amaituko da izena emateko epea. Matrikulak 450 euro balio ditu bailarakoentzako (550 euro bailarakoak ez direnentzako), eta Udalak matrikularen erdia itzuliko die praktikak herrian egiten dituztenei.
Izenematea Udaleko Gazteria Sailean eta gazteentzako informazio gunean (Nafarroa Plaza, 3) egin daiteke. Ikastaroan parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra honakoa da: 2011ko maiatzaren 31 baino lehen, 18 urte beteta izatea.
  • Informazio gehiagorako: 943 741 050 / 943 257 986.