•Joxean Ulazia nagusi txapel jaurtiketan
San Antolin jaietako 4. Txapel Jaurtiketako irabazleak, Joxean Ulaziak, demaseko marka egin zuen: 28 metrotara arte jaurti zuen txapela. Maite Ansola, emakumezkoetan irabazlea, ere ez zen urruti ibili, 22,5 metrora jaurti zuen-eta honek txapela. Iaz moduan parte hartze handia eduki zuen proba bitxiak, 75 lagun guztira: 48 gizonezko eta 27 emakumezko.
•Gorka Garate irabazle hezur jaurtiketan
Oliba hezur jaurtiketan ere makina bat lagunek parte hartu zuen, baina inork ez zuen Gorka Garatek lortutako marka, 12,6 metrora jaurti zuen hezurra, hobetzerik lortu.
•Ia 140 lagun bertso afarian
Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsotan eta Mañukorta txiste kontari aritu ziren bertso afarian ia 140 lagun batu zituzten antolatzaileek Usatorre tabernaren aparkalekuan jarri zuten karpapean. Ordu txikietara arte luzatu zen saioa eta bertsozalek gozatu ederra hartu zuten.
•Mus Txapelketa Sahatzu eta Urangarentzat
Finalean Manuel Salegi eta Jose Loiola gainditu ostean, Jon Ulazia “Sahatzu” eta Peio Urangak osatutako bikoteak irabazi zuen mus txapelketa.
•Durangar bat nagusi auzoko lasterketan
David Garciak aise irabazi zuen San Antolin auzoko lasterketa herrikoia. Durangarrak, gainera, marka berria ezarri zuen, 19 minutu eta 21 segundotan geratu baitzuen kronometroa. Bigarren postuan Iñigo Lazkano mendaroarra sailkatu zen, irabazlearengandik 31 segundotara. Emamumezkoetan, Ainhoa Lendinez (24:28) eta Pilar Arriola (27:28) sailkatu ziren, hurrenez hurren, lehen eta bigarren postuetan. Karkizano gainetik lehen postuan igaro, eta hortaz, txanpain botila bana eskuratu zuten antxintxikariak berriz, Jose Antonio Ruiz del Rey eta Ainhoa Lendinez izan ziren.

•Alkatea tortillagintzan maisu
Epaimahaiko kideek patata tortilla lehiaketara aurkeztu ziren hamabi tortillen artean Aitor Izagirre “Ronkinak” eta Alfredio Etxeberria, Elgoibarko alkateak, aurkeztutakoa izan zela goxoena erabaki zuten.

•Zozketetako sarituak
Karretillaren zozketan 3.573 zenbakia izan da saritua. Erreserbako zenb akia 1.874a da. Bestalde Kanarietara bidaiaren zozketan, 4.836 zenbakiaren jabeak irabazi du saria. Erreserbako zenbakia, berriz, honakoa da: 4083.
Argazkiak: