Napoka Iria 2005. urte aldera sortu zen Ander Mujikak eta Miren Narbaizak musika elkarrekin konpartitzea erabaki zutenean. Bi gitarra akustiko eta ahotsaz baliatuz Euskal Herriko ahalik eta eszenatoki, areto eta taberna gehien zapaltzen hasi ziren. Dagoeneko bost urte pasa dira zuzeneko akustiko haietatik eta egun Napoka Iria izaera propiodun taldea dela esan daiteke. Kantuak lasaiak bezain progresibo eta rockero egiten ditu bikote honek. Hartara, zuzeneko emanaldiak berezi egiten saiatzen dira, ukitu handia emanez eta intentsitatearekin jokatuz. 2007an euren lehenengo maketa kaleratu zuten sei kantu propioz osatua eta 2008ko udazkenean, berriz, bigarren EPa Bartzelonako s(on)s estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua.
•Jon & Sugramas (making-off)
∞Lotura duten albisteak:
- “Jon & Sugramas”, Jon Gurrutxagaren proiektu berria martxan (2010-02-25)
- Maiatzaren amaierarako kaleratuko dute ‘Jon & Sugramas’ taldearen diskoa (2010-05-13)
- Japonian kontzertuak emango dituzte Napoka Iria taldekoek (2008-11-06)
- 6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak (2007-01-16 elgoiBARREN.net)
- Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera" (2008-10-31 elgoiBARREN.net)
- MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak (2008-03-03 elgoiBARREN.net)