Gau kros herrikoia izango da asteburuko atletismo jaiaren ekitaldi nagusia

elgoibarren.net 2010ko ira. 7a, 14:32

 
Datorren  zapatuan,  irailak  11,  gau  krosa  egingo  da  estreinakoz  Elgoibarren,  20:00etatik  aurrera.  Lasterketa  hau  Mintxeta  Atletismo  Taldeak  antolatu  duen  atletismo  jaiaren  baitan  kokatzen da.  Atletismo jaia asteburu guztian zehar ospatuko da.  Jaialdi  honen  helburu  nagusia  da  2011  urtarrilaren  23an  izango  den  Juan  Muguerza  Nazioarteko  Kroserako  dirua  biltzea.

 
 

2011ko Mugerza krosa antolatu ahal izateko dirua batzea da  atletismo jaiaren helburu nagusia.

Proba  honetarako  babesleak  lortzea  zaila  izan  daitekeela  kontuan  izanik,  antolatzaileek  jai  hau  bultzatu  nahi  dute,  sor  daitezkeen  zailtasunei  aurre egiteko. Jai hau dela‐eta, karpa bat jarriko da asteburu horretan. Bertan, Eusko Labeldun saiheskia dastatu  ahal  izango  da,  baita  beste  hainbat  produktuz  egindako  pintxoak  ere.  Karpa  barixaku arratsaldean irekiko da Baltzola anaien kalejirarekin. Zapatuan egun osoan egongo da karpa  zabalik,  eta  bertan  bazkaltzeko  eta  afaltzeko  aukera  izango  da.  Jai  honetako  ekitaldi  nagusia  gau  kros  herrikoia (ikusi zirkuitoa)  izango  da,  baina  hori  baino  lehenago,  18:00ak  aldera,  lasterketa  bat  antolatuko da haurrentzat, ustekabeko opari eta guzti.

Sariak barra barra
 Lasterketa  herrikoian  garaikurrak  emango  zaizkie  maila  bakoitzeko  lehenengo  hiru  sailkatuei,  eta  txapeldun  absolutuek  txapela  jasoko  dute.  Korrikalariei  poltsa  bana  emango  zaie,  eta 
horretaz gain, babesleek emandako opariak zozketatuko dira lasterketa bukatu ostean.  Antolatzaileek  Elgoibarko  eta  inguruko  herritar  guztiak  gonbidatu  nahi  dituzte  atletismoaren  lehenengo jai honetan parte hartzera: