Eskarmentu handiko blogaria eta kirolaria da Koro Gabiola: 2006tik hona
hainbat blog sortu ditu, kirola eta aisialdiaren ingurukoak gehienak.
Orain emakume kirolariei eskainitako bloga sortu du, aspalditik buruan
bueltaka zebilkion ideia gauzatuz.
Emakumeentzako kirol jarduerak, kirol materialak, gomendioak, bizipen pertsonalak eta bururatu ahala beste hainbat gai izango ditu hizpide Koro Gabiolak blog honetan. Kirolik egiten ez duten emakumeei, orain gutxi kirola egiten hasi direnei hasi direnei eta kirolik egin gabe bizimodua ezin ulertu dezaketen emakumeei zuzendutako bloga dela adierazi du egileak. “Eta baita emakumeen bikoteentzat ere, zergatik ez?, elkarrekin egin daitezkeen ekintzen eta proben berri izan dezaten”, gaineratu du.