- BARRENek 15.000 euro behar ditu 2010erako aurreikusitako 18.000 euroko defizitari aurre egiteko, eta irakurleoi diru-laguntza eskatzea erabaki dugu.
- Gastuak gutxitzeko hainbat neurri hartu baditugu ere, proiektua garestia da (255.000 euro inguru); diru-sarrerak, berriz, gero eta txikiagoak dira, bizi dugun egoera ekonomikoaren eraginez.
- Duela 18 urte sortu genuen BARREN astekaria elgoibartarrok gure herriko berri euskaraz jasotzeko helburuarekin. Gaur egun, 4.800 ale banatzen ditugu astero, eta lau herritarretik hiruk irakurtzen dute (8.500 lagun inguruk).
- Elgoibarko eta Mendaroko herritarren %99,3k BARREN astekaria oso gauza ona dela uste dute, eta BARRENi emandako batez besteko nota 7,7koa da.
- BARREN astekariarekin batera, elgoiBARREN.net atari digitala daukagu, eta 700 bisita izaten ditu egunean, bataz beste.
Eskerrik asko zu ere bazarelako BARREN.
- Informazio osoagoa: erreportaje honetan