Parte hartze eta maila handiko lasterketa izan zen Elgoibarko estreinako gau krosa, Mintxeta Atletismo taldeak Juan Mugerza Nazioarteko kroserako dirua batzeko antolatutako proba. Nagusien lasterketa hasi baino lehen umeen txanda izan zen. Txikienek gurasoen laguntzarekin egin zuten antxintxika 400 metroko ibilbidean. Koskortuagoek, berriz, kilometro bateko zirkuitua osatu zuten. Ume zein nagusi, ez ziren esku hutsik etxera itzuli, denentzako opariak banatu zituzten-eta Mintxeta atletismo taldekoek. Lasterketen bueltan antolatu zuten atletismo jaia ere arrakastatsua izan zen eta giro polita sortu zen Leku Ederren jarri zuten karparen bueltan.
- Ikusi hemen: Sailkapenak (PDF)
Argazkiak:
•Umeen lasterketak: