Zumarragako Torneoko finala jokatuko du Alcortak barixakuan

elgoibarren.net 2010ko ira. 15a, 09:31

 
Alcorta Forging Group, senior mailako eskubaloi taldeak, Zumarragako lauko torneoko finalera ailegatzea lortu du. Finalerdietan Urola Lazti hartu zuten mendean elgoibartarrek, Bigarren Nazional mailan jokatzen duen taldea, hain zuzen ere.

 
 Finalean ere Bigarren Nazional mailan –Alkortak baino bat gorago- jokatzen duen Bergara taldearen aurka jokatuko dute, barixaku honetan, 20:00etatik aurrera, Ispilla kiroldegian. 
 Denboraldia ‘berotzen’ hasteko torneo aproposak dira Zumarragakoa modukoak; lagunarteko norgehiagokak izan arren, norbere mailaren berri izan eta konfiantza hartzeko baliogarriak dira. Zumarragan ikusitakoaren arabera, Alcortako jokalariek ‘etxeko lanak’ ongi egin dituzte aurre-denboraldian. Lauko torneoaren lehen finalerdian etxeko taldea, Urretxu-Zumarragako Urola Lazti, hartu zuten mendean. 26 eta 28 izan zen emaitza. Finalean Bergarako taldea izango dute aurrez aurre elgoibartarrek. Legazpiko Egialde Auto taldeari 27 eta 32 irabazi ostean ailegatu dira finalera mahoneroak.
Egun gutxi barru hasiko den 1. territorial mailako liga txapelketan parte hartuko du Alcorta eskubaloi taldeak, eta iaz ikusitakoaren arabera –igoera fasea jokatzeko sailkatu ziren- aurten ere igoera lortzea izango dute helburu.