Sigma auzoko sarrera-irteera hobetzeko hasitako proiektua bide onetik doa

elgoibarren.net 2010ko ira. 16a, 14:07

 
Proiektu horretan jasotakoaren arabera, Olasoko errotondatik Sigmako lehenengo etxe blokeetara norabide biko bidea eraikiko dute, eta bidearen alde bietara 35 bat autorentzako aparkalekuak egingo dituzte.



Proiektu horretarako aurrekontua 775.000 euro ingurukoa dela jakinarazi du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Diru horren zati bat, %40a, Udalak jarriko du, eta gainerako %60a, Jaurlaritzak. Obren lizitazioa urriaren 15a baino lehen egingo da. Sigma auzorako sarrera berria egin ahal izateko lur asko mugitu beharko dute eta errekasto baten gainetik zubi txiki bat ere egin beharko dute, Basko Rent enpresa zegoen inguruan.